
			
======================================================================
LibreOffice 3.3 IrakHau
======================================================================

Readme fitxategi honen azken eguneraketak aurkitzeko, joan hona: http://www.libreoffice.org/welcome/readme.html

Fitxategi honek LibreOffice softwarearen inguruko informazio garrantzitsua dauka. Gomendagarria da informazio hau atentzio handiz irakurtzea instalazioari ekin aurretik.

LibreOffice-komunitatea da produktu honen garapenaren arduraduna, eta komunitateko kide izatera gonbidatzen zaitu. Erabiltzaile berria bazara, LibreOffice webgunea bisita dezakezu LibreOffice proiektuaren eta bere inguruko komunitateei buruzko informazioa eskuratzeko. Joan http://www.libreoffice.org/-era.
			
Edozein erabiltzailerentzako benetan doakoa al da LibreOffice?
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice doakoa da danontzat. LibreOffice(r)en kopia hau hartu eta nahi beste ordenagailutan instalatu dezakezu, eta nahi duzun helburuarekin erabil dezakezu (baita helburu komertzial, gobernumental, administraritza publikorako eta edukazionalekin ere). Informazio gehiago nahi baduzu, LibreOffice(r)en deskarga honekin datorren lizentzia-testua kontsulta dezakezu.
			
Zergatik da edonorentzako doakoa LibreOffice?
----------------------------------------------------------------------

Inongo kargurik gabe erabili dezakezu LibreOffice laguntzaile indibidual eta esponsor korporatibo ugarik diseinatu, garatu, probatu, itzuli, dokumentatu, sostengatu, merkaturatu, eta best hainbat modutan lagundu dutelako gaur egun dena izan dadin LibreOffice - etxerako eta bulegorako munduko kodigo irekiko produktibitate-software nagusia.

Bere esfortzua aintzat hartzen baduzu eta etorkizunean LibreOffice(e)k eskuragarri izaten jarraituko duela ziurtatu nahi baduzu, proiektua laguntzeko aukera hausnartu ezazu - ikus http://www.documentfoundation.org/contribution/ xehetasun gehiagorako. Edozeinek eman dezake nolabaiteko laguntza.
			
----------------------------------------------------------------------
Instalazioari buruzko oharrak
----------------------------------------------------------------------
			
Sistemaren eskakizunak
----------------------------------------------------------------------

Orokorrean, zure Linux-distribuzioak gomendatzen duen instalazio-metodoak jarraitzea (Ubuntu Software-Biltegia, Ubuntu Linux-en kasuan adibidez) komeni da LibreOffice instalatzeko. Hori izan ohi da zure sistemarekin integraziorik hoberena eskainiko dizun instalazioa lortzeko modua. Segurasko ere, zure Linux sistema-eragilearen instalazio lehenetsiak jadanik instalatuko zizun LibreOffice.

Aurrebista bat nahi duten, beharrizan bereziak dituzten eta ezohiko kasuren batean dauden erabiltzaileentzako eskaintzen da LibreOffice-instalatzaile "autonomo" hau.

* Linux Kernel 2.6.18 edo gehiago;
* glibc2 2.5 edo gehiago;
* gtk 2.10.4 edo gehiago;
* Pentium-bateragarri PC bat (Pentium III edo Athlon gomendatuta);
* 256 MB RAM (512 MB RAM gomendatuta);
* 1,55 GB arte erabilgarri disko gogorrean;
* X Server bat 1024x768 bereizmena (bereizmen handiagoa gomendatuta) eta gutxienez 256 kolorerekin;
* Gnome 2.16 edo gehiago, gail 1.8.6 eta at-spi 1.7 paketeekin (teknologia laguntzaileak [AT] jasateko beharrezkoak), edo beste GUI bateragarriren bat (KDE modukoa, beste batzuen artean).

Hainbat Linux-distribuzio dago, eta posible da Linux-hornitzaile bakoitzak instalazio-aukera ugari ere eskaintzea (KDE edo Gnome, etab.). Distribuzio batzuek bere LibreOffice-bertsio "propioa" ekar dezakete ere, komunitateak eskainitako LibreOffice-bertsio honen ezaugarri ezberdinak izan ditzakeena. Kasu askotan, komunitateak eskainitako LibreOffice-bertsioa eta bertsio "propio" hori aldi berean instalatuta eduki ahalko dituzu. Halaere, segurasko hobe izango duzu bertsio "propio" hori kendu komunitateak eskainitako bertsioa instalatu aurretik. Hori nola egin jakiteko, zure Linux-hornitzailearen laguntza-orriak kontsultatu itzazu.

Ohitura gomendagarria da zure sistemaren eta datuen babes-kopia bat egitea softwarerik kendu edu instalatu aurretik.

Egiaztatu ezazu zure sistemaren direktorio tenporalean memoria libre nahikoa baduzula, eta zihurtatu zaitez irakurketa-, idazketa- eta exekuzio-baimenak emanda daudela. Instalazio-prozesua abiarazi aurretik, itxi ezazu beste edozein programa.
			
LibreOffice(r)en instalazioa Debian/Ubuntu oinarriko Linux-sistemetan
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice-en bertsio zahar bat badaukazu instalatuta, desinstalatu egin beharko duzu aurrera jarraitu aurretik. Hori nola egin ez badakizu, irakurri ezazu azpiko LibreOffice-ren Aurreko Bertsio Baten Desinstalazioa atala. Hizkuntza-pakete bat nola instalatu (LibreOffice-(r)en US English bertsioa instalatu ondoren) ikasi nahi baduzu, irakurri ezazu azpiko Hizkuntza-Pakete Bat Instalatzen.

Deskargatutako fitxategia erauzten duzunean, edukiak azpidirektorio batean erauzi direla ikusiko duzu. Fitxategi-kudeatzailearen leiho bat ireki ezazu, eta joan zaitez "LibO_" hasten den direktoriora (bertsio-zenbakia eta plataformaren hainbat informazio izango ditu jarraian).

Direktorio honek "DEBS" izeneko azpidirektorio bat edukiko du. Sar zaitez "DEBS" direktoriora.

Eskuin-klik egizu direktorio barnean eta "Ireki Terminalean" hautatu ezazu. Terminal-leiho bat irekiko da. Terminal-leihoaren komando-lerroan, sar ezazu komando hau (zure erro-erabiltzaile pasaitza eskatuko zaizu komandoa exekutatu aurretik):

sudo dpkg -i *.deb

Gaineko dpkg komandoak instalazio-prozesuaren lehen zatia burutzen du. Prozesua erabat burutzeko, mahain-integraziorako paketeak ere instalatu beharko dituzu. Honetarako, "DEBS" direktorioko "desktop-integration" direktoriora sar zaitez, komando hau erabiliz:

cd desktop-integration

Orain, exekutatu ezazu berriro dpkg komandoa:

sudo dpkg -i *.deb

Burutu da jada instalazio-prozesua, eta LibreOffice-aplikazio guztien ikurrak eduki beharko zenituzke zure mahaigainaren Aplikazioak/Bulegoa menuan.
			
LibreOffice(r)en instalazioa Fedora, Suse, Mandriva edo beste Linux-sistemetan RPM-paketeak erabiltzen
----------------------------------------------------------------------

Aurreko LibreOffice-bertsio bat badaukazu instalatuta, desinstalatu egin beharko duzu aurrera jarraitu aurretik. Hori nola egin ikasteko, irakur ezazu azpiko "Aurreko LibreOffice bertsio baten desinstalazioa" atala. Hizkuntza-pakete bat nola instalatu ikasi nahi baduzu (Estatu Batuetako ingelesez instalatu ondoren LibreOffice), irakur ezazu "Hizkuntza-paketeak instalatzen" atala.

Descargatutako fitxategia erauztean, edukiak azpidirektorio batean erauzi direla ikusiko duzu. Fitxategi-kudeatzaile leiho bat ireki ezazu, eta sartu zaitez "LibO_" hasten den eta jarraian bertsio-zenbakia eta hainbat plataforma-informazio dituen direktoriora.

Direktorio honek "RPMS" izeneko azpidirektorio bat edukiko du. Sar zaitez "RPMS" direktoriora.

Eskuin-klik egizu direktorio barnean eta "Ireki Terminalean" hautatu ezazu. Terminal-leiho bat irekiko da. Terminal-leihoaren komando-lerroan, sar ezazu komando hau (zure erro-erabiltzaile pasaitza eskatuko zaizu komandoa exekutatu aurretik):

Fedora oinarriko sistemetarako: su -c 'yum install *.rpm'

Mandriva oinarriko sistemetarako: sudo urpmi *.rpm

RPM darabilten beste sistemetarako (Suse, etab.): rpm -Uvh *.rpm

Goiko komandoak instalazio-prozesuaren lehen zatia burutzen du. Prozesu osoa burutzeko, mahaigain-integraziorakorako paketeak ere instalatu beharko dituzu. Honetarako, sartu zaitez "RPMS" direktorioko "desktop-integration" direktoriora, komando hau erabiliz:

cd desktop-integration

Orain, exekutatu ezazu berriro instalazio-komandoa:

Fedora oinarriko sistemetarako: su -c 'yum install *redhat*.rpm'

Mandriva oinarriko sistemetarako: sudo urpmi *mandriva*.rpm

RPM oinarriko beste sistemetarako (Suse, etab.): rpm -Uvh *suse*.rpm

Burutu da jada instalazio-prozesua, eta LibreOffice-aplikazio guztien ikurrak eduki beharko zenituzke zure mahaigainaren Aplikazioak/Bulegoa menuan.
			
Goiko Gidan Aipatu Gabeko Linux-Distribuzioetarako Mahaigain-Integrazioaren Inguruko Oharrak
----------------------------------------------------------------------

Erraza izan beharko litzateke LibreOffice instalatzea instalazio-gida honetan aipatu ez diren Linux-distribuzioetan. Mahaigain-integrazioa izango da ezberdintasun posible gehien izan ditzakeen eremua.

desktop-integration direktorioan badago libreoffice3.3-freedesktop-menus-3.3.1.noarch.rpm (edo antzeko zerbait) izeneko pakete bat ere. Freedesktop.org zehaztapen/gomendioak (http://en.wikipedia.org/wiki/Freedesktop.org) jasaten dituzten Linux-distribuzio guztientzako da pakete hau, eta aurreko gidan aipatu ez diren Linux-distribuzioetan instalatzeko dago hor.
			
Hizkuntza-pakete bat instalatzen
----------------------------------------------------------------------

Nahi duzun hizkuntza eta plataformarentzako hizkuntza-paketea deskargatu ezazu. Instalazio-fitxategi nagusia dagoen leku berean daude. Nautilus fitxategi-kudeatzailean, direktorio batetara (zure mahaigainera, adibidez) erauzi ezazu deskargatutako fitxategia. Ziurtatu zaitez LibreOffice aplikazio guztiak itxi dituzula (baita QuickStarter, abiarazita badago).

Joan zaitez deskargatu duzun hizkuntza-paketea erauzi duzun direktoriora.

Orain, joan zaitez erauzte-prozesuan sortu den direktoriora. Adibidez, 32 biteko Debian/Ubuntu oinarriko sistema batentzako hizkuntza-pakete frantsesaren kasuan, direktorioaren izena hauxe izango da: LibO_, gehi hainbat bertsio-informazio, gehi Linux_x86_langpack-deb-fr.

Orain joan zaitez instalatuko dituzun dauzkan direktoriora. Debian/Ubuntu oinarriko sistemetan, DEBS izango da direktorioa. Fedora, Suse edo Mandriva sistemeta, RPMS izango da direktorioa.

Nautilus fitxategi-kudeatzailean, eskuin-klik egizu direktorioan eta "Ireki Terminalean" komandoa hautatu ezazu. Ireki-berri den terminal-leihoan, exekutatu ezazu hizkuntza-paketea instalatzeko komandoa (azpiko komandoekin, posible da zure erro-erabiltzaile pasahitza eskatzea):

Debian/Ubuntu oinarriko sistemetarako: sudo dpkg -i *.deb

Fedora oinarriko sistemetarako: su -c 'yum install *.rpm'

Mandriva oinarriko sistemetarako: sudo urpmi *.rpm

RPM darabilten beste sistemetarako (Suse, etab.): rpm -Uvh *.rpm

Orain, abiarazi ezazu LibreOffice-aplikazioetako bat - Writer, adibidez. Joan zaitez Tresnak menura eta hautatu ezazu Aukerak. Elkarrizketa-koadro berrian, ireki ezazu "Hizkuntza-ezarpenak" eta klik egizu "Hizkuntzak"-en. Instalatu-berri duzun hizkuntza hautatu ezazu "Erabiltzaile-interfazea" zerrendan. Nahi baduzu, berdina egizu "Ezarpen lokala", "Moneta lehenetsia", eta "Dokumentuen hizkuntza lehenetsiak"-rekin.

Ezarpen horiek moldatu ondoren, sakatu ezazu Ados. Elkarrizketa-koadroa itxiko da, eta informazio-mezu bat jasoko duzu zure aldaketak gaitzeko LibreOffice itxi eta berrabiarazi beharko duzula ohartaraziz (gogora ezazu QuickStarter ere itxi beharko duzula abiarazita badago).

LibreOffice abiarazten duzun hurrengoan, instalatu-berri duzun hizkuntzan abiaraziko da.
			
----------------------------------------------------------------------
Arazoak programa abiaraztean
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice abiaraztean zailtasunak egonez gero (adib. aplikazioak esekitzen badira) edo arazoak badaude pantailan bistaratzearekin, txartel grafikoaren kontrolatzaileak sortutakoak izan ohi dira gehienetan. Arazo hauetariko bat gertatzen bada, eguneratu txartel grafikoaren kontrolatzailea edo saiatu sistema eragileak dakarren kontrolatzaile grafikoa erabiliz. 3D objektuak bistaratzean egon daitezkeen arazoak honela saihes daitezke: joan Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Ikusi - 3D ikuspegia menura eta "Erabili OpenGL" aukera desaktibatu.
			
----------------------------------------------------------------------
Laster-teklak
----------------------------------------------------------------------

Sistema eragileak erabiltzen ez dituen laster-teklak (tekla-konbinazioak) bakarrik erabil daitezke LibreOffice aplikazioan. Tekla-konbinazio batek ez badu funtzionatzen LibreOffice(r)en laguntzan azaltzen den moduan LibreOffice(r)en, egiaztatu lasterbide hori sistema eragileak erabiltzen duen. Arazo horiek konpontzeko, sistema eragileak esleitutako teklak alda ditzakezu. Bestela, LibreOffice aplikazioan esleitutako ia tekla guztiak alda ditzakezu. Gai horri buruz informazio gehiago lortzeko, kontsultatu LibreOffice(r)en laguntza edo sistema eragilearen laguntza-dokumentazioa.
			
----------------------------------------------------------------------
Fitxategi-blokeoa
----------------------------------------------------------------------

Fitxategia blokeatzea gaituta dago lehenetsi gisa LibreOffice aplikazioan. NFS protokoloa darabilen sare batean, NFS bezeroentzako blokeatzeko daemon-a aktibatu behar da. Fitxategiaren blokeoa desgaitzeko, editatu soffice script-a eta ordeztu export SAL_ENABLE_FILE_LOCKING lerroa honakoarekin: # export SAL_ENABLE_FILE_LOCKING. Fitxategiak blokeatzea desgaitzen baduzu, dokumentu baten idazteko baimena ez da dokumentu hura irekitzen duen aurreneko erabiltzaileari murriztuta egongo.

Kontuz: fitxategi-blokeoaren eginbidea aktibatuta edukitzeak arazoak sor ditzake Solaris 2.5.1 eta 2.7an Linux NFS 2.0rekin batera erabiltzean. Zure sistema-inguruneak parametro horiek baldin baditu, fitxategi-blokeoaren eginbidea ez erabiltzeko gomendatzen dizugu. Bestela, LibreOffice blokeatu egingo da Linux duen ordenagailu batean muntatutako NFS direktorioko fitxategi bat irekitzen saiatzean.
			
----------------------------------------------------------------------
Performantzia grafikoa
----------------------------------------------------------------------

Modu lehenetsiz, LibreOffice(e)k grafiko politak hobesten ditu abiaduraren ordez. Grafikoak motel nabaritzen badituzu, proba ezazu 'Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Ikusi - Erabili Anti-Aliasing' ezgaitzen.
			
----------------------------------------------------------------------
Erabilerraztasunaren ohar garrantzitsuak
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice-(r)en erabilerraztasun-ezaugarrien inguruko informazio gehiago eskuratzeko, irakurri ezazu http://www.libreoffice.org/accessibility/
			
----------------------------------------------------------------------
Erabiltzailearentzako laguntza
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice-ren inguruko laguntza aurkitzeko modu ugari eskaintzen dizkizu http://www.libreoffice.org/support/ laguntza-orri nagusiak. Posible da jadanik zure galderentzako erantzunak izatea - Komunitatearen foroa egiaztatu ezazu http://www.documentfoundation.org/nabble/ helbidean edo bilatu ezazu 'users@libreoffice.org' posta-zerrendaren artxibategia http://www.libreoffice.org/lists/users/ helbidean. Bestela, users@libreoffice.org postara bidali ditzakezu zure galderak. Zerrendara harpidetu nahi baduzu (erantzun-mezuak jasotzeko), mezu huts bat bidali ezazu hona: users+subscribe@libreoffice.org.

MEG (Maiz Egindako Galderak, FAQ) atala ere kontsultatu ezazu: http://www.libreoffice.org/faq/.
			
----------------------------------------------------------------------
Akats eta bestelako arazoei buruz berri ematea
----------------------------------------------------------------------

Gure errore-jakinarazpen, -jarraipen eta -konpontze sistema BugZilla da, https://bugs.freedesktop.org/-en maitekiro ostatatua. Erabiltzaile guztiak animatzen ditugu edozein plataformatan suertatutako erroren berri ematera. Erroreen berri ematea da LibreOffice(r)en garapen eta hobekuntzan erabiltzaile-komunitateak egin dezakeen ekarpen garrantzitsuenetako bat.
			
----------------------------------------------------------------------
Parte-hartzea
----------------------------------------------------------------------

LibreOffice komunitatearentzat oso onuragarria izango litzateke zuk iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honen garapenean aktiboki parte hartzea.

Erabiltzaile bezala, dagoeneko suitearen garapen-prozesuaren parte garrantzitsu bat zara, eta paper are aktiboago bat hartzera animatu nahi zaitugu, epe luzera komunitateko laguntzaile izaten jarraitzeko helburuarekin. Laguntzaile-orrira jo ezazu: http://www.libreoffice.org/contribution/
			
Nola hasi
----------------------------------------------------------------------

Laguntzen hasteko modurik onena posta-zerrenda batera edo gehiagora harpidetzea, denbora batez bertan murgiltzea, eta pixkanaka LibreOffice(r)en iturburu-kodea 2000 urtean argitaratu zenetik posta-zerrendetan ukitu diren gaiekin ohitzea da. Zeure burua eroso sentitzen duzunean, aurkezpen-posta bat bidali eta lanean hastea besterik ez duzu. Kode irekiko Proiektuekin ohituta bazaude, To-Do zerrenda errepasatu ezazu ea zertan lagundu dezakezun ikusteko: http://www.libreoffice.org/develop/.
			
Harpidetzea
----------------------------------------------------------------------

Hemen dituzu harpidetu zaitezkeen posta-zerrendetako batzuk: http://www.libreoffice.org/contribution/

* Notiziak: announce@documentfoundation.org *erabiltzaile guztientzako gomendatua* (trafiko arina)
* Erabiltzaile-zerrenda nagusia: users@libreoffice.org *eztabaidetan murgiltzeko modu erraza* (trafiko latza)
* Merkaturatze proiektua: marketing@libreoffice.org *garapena baina harago* (latz bihurtzen)
* Garatzaile-zerrenda orokorra: libreoffice@lists.freedesktop.org (trafiko latza)
			
Proiektu bat edo gehiagotara Batzen
----------------------------------------------------------------------

Ekarpen handiak egin diezazkiokezu iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honi, nahiz eta software-diseinuan eta kodeketan esperientzia mugatua eduki. Bai, zuk!

LibreOffice 3.3(r)ekin lanean gustura arituko zarela eta linean gurekin bat egingo duzula espero dugu.

LibreOffice komunitatea
			
----------------------------------------------------------------------
Erabilitako/aldatutako iturburu-kodea
----------------------------------------------------------------------

Portions Copyright 1998, 1999 James Clark. Portions Copyright 1996, 1998 Netscape Communications Corporation.